XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Portugaleteko mugarteko Pando deritzon tokian kokaturiko lurra, tituluen arabera 16 area, 62 zentiarea eta 82 zentimetro karratuko luze-zabala dituena; mugakide hauek ditu: iparraldean, Errepelegako bideak; mendebaldean eta hegoaldean, Julián Braulio de Butrón jaunaren mahastiak; eta ekialdean, Baileneko Duke jaun txit gorenaren ordezkaritza eta Atanasio Peñaredonda jaunaren jaraunsleen lurra.

Eta lur horien gainean, eraikuntza hau: solairu bakarreko pabeilioi bat, laurehun eta hogeita hamabi metro karratuko neurriak dituena, hogeita lau metro luzeeran eta hamazortzi zabaleran.

Pabeilioiaren aurrekaldean eta beroni itsatsirik, bi lokal eraiki dira, hurrenez hurren neurri hauek dituztenak: zortzi metro luzeeran eta zazpi t'erdi sakoneran, hau da, hirurogei metro karratu, eta sei metro luzeeran eta zazpi t'erdi sakoneran, hau da, berrogeita hamabost metro karratu, biek lau metroko altuera izanik.

Aipatu pabeilioiak eta lokalek eraikin bakarra osatzen dute, alde guztietatik eraikita dauden lurrak dituztela mugakide.

Inskripzioa: aurreko tituluarena egin gabe egonik, ezagutzen zaion azkena Portugaleteko 9. liburuko 58. liburukiko 241. orriko 510. finkari, hirukoizturik, dagokiona da, 10. inskripzioa.

Hurrengo lurren ehuneko hogeita zortzi entero eta berrogeita hamar zentimo enteroko (%28,50):

Portugaleteko mugarteko Pando deritzon tokian kokaturiko lurra, tituluen arabera 16 area, 62 zentiarea eta 82 zentimetro karratuko luze-zabala dituena eta erregistroan hamar area, 62 zentiarea eta 82 zentimetro karratuko luze-zabala duela agertzen delarik; mugakide hauek ditu: iparraldean, Errepelegako bideak; mendebaldean eta hegoaldean, Julián Braulio de Butrón jaunaren mahastiak; eta ekialdean, Baileneko Duke jaun txit gorenaren ordezkaritza eta Atanasio Peñaredonda jaunaren jaraunsleen lurra.

Eta lur horien gainean, eraikuntza hau: solairu bakarreko pabeilioi bat, laurehun eta hogeita hamabi metro karratuko neurriak dituena, hogeita lau metro luzeeran eta hamazortzi zabaleran.

Pabeilioiaren aurrekaldean eta beroni itsatsirik, bi lokal eraiki dira, hurrenez hurren neurri hauek dituztenak: zortzi metro luzeeran eta zazpi t'erdi sakoneran, hau da, hirurogei metro karratu, eta sei metro luzeeran eta zazpi t'erdi sakoneran, hau da, berrogeita hamabost metro karratu, biek lau metroko altuera izanik.

Aipatu pabeilioiak eta lokalek eraikin bakarra osatzen dute, alde guztietatik eraikita dauden lurrak dituztela mugakide.

Erregistroko aipamena.- Portugaleteko 34. liburuko 948. liburukiko 95. orriko, atzekaldean, 510. finkari, bikoizturik, dagokiona da, 9. inskripzioa.

Aipatu den probidentzia betearazteko, Portugaleteko Jabetza Erregistroan aurrearretazko oharra idatzi zen, 1992.eko apirilaren 9ko diligentziaren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiaren alde, ondoren adieraziko diren zordunketen zioz: printzipalaren ziozko bederatziehun eta berrogeitemeretzi mila ehun eta berrogeita hamabi (959.152), gehi premiamendu errekarguen ziozko ehun eta laurogeita hamaika mila zortziehun eta hogeita hamar (191.830) mila, gehi azkendu arte sortutako gastu eta kostuetarako aurrikusten diren ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) pezeta, frogatu beharrekoak.

Guztira milioi bat hirurehun mila eta bederatziehun eta laurogeita bi (1.300.982) pezeta.

Eta aurreko eginbidea ukitzen duen Rascua, S.A. zorduna non dagoen jakiten ez delako, honako honen bitartez haren berri ematen zaio, jakin dezan, zortzi eguneko epearen barruan (honako iragarki hau argitaratuz gero zenbatuta), bahitu den higiezina tasatzean eskuhar dezakeen peritu bat izenda dezakeela ohartaraziz, egin ez baleza, bere eskubideari uko egingo liokeela ulertuaz, tasazioa Ogasun honen funtzionari tekniko batek bakarrik burutuko lukeelarik.

Aurreko eginbidearen aurka, Zerga-bilketa Zerbitzuburu jn.ari erreklamazioa jarri ahal izango zaio, hamabost eguneko epearen barruan (iragarki hau argitaratu eta biharamunetik zenbatu behar izanik), beren idazkiari bidezko agiri-froga erantsiaz, Bizkaiko Herrialde Historikoko Zerga-bilketari buruzko Araudiko 186. artikuluan xedatutakoaren arabera, erreklamazioa jartze hutsak prozedura etenen ez duela, aipatu legezko testuko 189. artikuluan ezarriak diren edukin eta baldintzetan salbu.

Bilbaon, 1992.eko uztailaren 7an. Zerga-biltzailea